viernes, 3 de junio de 2011

IBAIAK

Ibaiak ur-lasterrak dira, gehienetan laster iraunkorrak; ibaien ibilguak finkoak eta uharrenak baino handiagoak dira, eta gainera, gehienetan, ibilbide luzea izaten dute.

Ibai baten ibilbidean hiru alde daude, ibaiaren maldaren arabera: goi-ibilgua, erdiko ibilgua eta behe-ibilgua.
  • GOI-IBILGUA: Ibaia goi ib ilguan sortzen da. Malda handiko tartea da, eta, bertan, urakabiadura handian ibiltzen dira; ondorioz, urek higatzeko ahalmeen handia dute: materialak atera eta beheko uretara eramaten dituzte harrestan. Ibai-haranak "V" formako profila dauka goi-ibilguan.
      Harana osatzen duten harriak gogorrak eta trinkoak badira, arroilak eta haitzarteak sortzen dira. Ibaia desnibel handiko eremutik doanean ur-jauziak sortzen dira.



  •  ERDIKO IBILGUA: Tarte honetan, urtaren abiadura motelagoa da ibilguaren malda txikiagoa baita; hala eta guztiz ere, ibaial oraindik ere energia nahikoa dauka higatzeko prozesua eragiteko eta lurrak garraiatzeko.
          Haranaren beheko profila ireki egiten da ibarretan; ibaiak meandro izeneko forma bihurriak hartzen ditu ibarretan.

 

  • BEHE-IBILGUA: Ibaiako urak itsasoan edo beste ibai-lasterretanisurtzen den tartea da. Ibai-sedimentuak pilatu egiten dira; izan ere, lasterraren abiadura nabarmen murrizten da, lurraldean malda txikiagoa dagoenez gero.
         Tarte honetan, profila zabalagoa eta lauagoa da, eta oso ugariak dirameandroak eta ibarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario