viernes, 10 de junio de 2011

HARRI SEDIMENTARIOAK

Bi motatako harri sedimentarioak daude: harri sedimentario detritikoak eta harri sedimentario ez-detritikoak.

- Harri sedimentario detritikoak: hautsez osaturiko harriak. Hiru mota: konglomeratuak, hareharriak eta buztinarriak.
  • Konglomeratuak: legar eta harri-koskor izeneko detritu handiez osatua: Bretxak eta pudingak.
 
  • Hareharriak: tamaina txikiko detrituak dituzte: hareak. Hareharriak dira nabarmenak.

  • Buztin harriak: detritu oso txikiez osatuta: buztina. Kaolinak dira harri nabarmenak.

- Harri sedimentario ez-detritikoak: gatzez osaturiko harriak. Hiru mota: kareharriak, dolominak eta ebaporitak.
  • Kareharriak: kaltzio karbonatua sedimentuetik datoz. Kareharria harri nabarmena.

  • Dolominak: kaltzio eta magnesiozosaturiko sedimentuetik datoz: dolomita harri nabarmena

  • Ebaporitak: ura lurruntzen den tokian sortzen dira: igeltsua edo halita ebaporitak dira.

viernes, 3 de junio de 2011

IBAIAK

Ibaiak ur-lasterrak dira, gehienetan laster iraunkorrak; ibaien ibilguak finkoak eta uharrenak baino handiagoak dira, eta gainera, gehienetan, ibilbide luzea izaten dute.

Ibai baten ibilbidean hiru alde daude, ibaiaren maldaren arabera: goi-ibilgua, erdiko ibilgua eta behe-ibilgua.
  • GOI-IBILGUA: Ibaia goi ib ilguan sortzen da. Malda handiko tartea da, eta, bertan, urakabiadura handian ibiltzen dira; ondorioz, urek higatzeko ahalmeen handia dute: materialak atera eta beheko uretara eramaten dituzte harrestan. Ibai-haranak "V" formako profila dauka goi-ibilguan.
      Harana osatzen duten harriak gogorrak eta trinkoak badira, arroilak eta haitzarteak sortzen dira. Ibaia desnibel handiko eremutik doanean ur-jauziak sortzen dira.



  •  ERDIKO IBILGUA: Tarte honetan, urtaren abiadura motelagoa da ibilguaren malda txikiagoa baita; hala eta guztiz ere, ibaial oraindik ere energia nahikoa dauka higatzeko prozesua eragiteko eta lurrak garraiatzeko.
          Haranaren beheko profila ireki egiten da ibarretan; ibaiak meandro izeneko forma bihurriak hartzen ditu ibarretan.

 

  • BEHE-IBILGUA: Ibaiako urak itsasoan edo beste ibai-lasterretanisurtzen den tartea da. Ibai-sedimentuak pilatu egiten dira; izan ere, lasterraren abiadura nabarmen murrizten da, lurraldean malda txikiagoa dagoenez gero.
         Tarte honetan, profila zabalagoa eta lauagoa da, eta oso ugariak dirameandroak eta ibarrak.