viernes, 20 de mayo de 2011

IRAITZ-APARATUA                                Andoainen, 2011ko apirilaren 1ean

Iraitz-aparatua zeluletako errekuntzan sortutako hondakinak kanporatu ahal izateko balio du. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak giltzurrunak eta maskuria dira gernu bidez kanporatzeko. Hala ere, izerdiaren bitartez ere kanporatzen ditugu hainbat hondakin.
Gure gorputzean odolak zirkulatzen du. Odola giltzurrunetara iristean bertan aurkitzen diren iragazkiek odoleko zikinkeria eta hondakinak garbitzen dituzte. Jasotako hondakinak bildu eta gernua osatzen dute. Gernua ureterretatik pasa eta maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen denean pixa galea sentitzen dugu eta gernua uretratik kanporatzen dugu.
Bestalde, ez ditugu hondakin guztiak gernu bidez kanporatzen, izerdiak ere badu bere papera iraitz aparatuan. Gure gorputzeko larruazalean izerdia jariatzen duten izerdi guruinak daude. Nahiz eta guruin hauek gorputz guztian banatuta egon, leku batzuetan ugariagoak dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak esaterako. Izerdia poroen bidez kanporatzen dugu etengabe eta lurrintzean larruazala freskatzeko eta gorputza maila egokian mantentzeko balio du.Iraiztea honela egin behar da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin gernua edo pixa osatuz.Gernua ureterretatik maskurira pasatzen da. Maskuria betetzen danean,pixa galea sentitzen dugu, eta txiza egitean gernua uretratik kanporatzen dugu.

 
UGALTZE APARATUA
Ugaltze-aparatua organismo baten ugalketa burutzeko elkarrekin lan egiten duten organoen sistema bat da.
Gizakiok sexu bidezko ugalketa dugu; emakumezkoek obuluak deritzen gameto emeak sortzen dituzte, eta gizonezkoek, berriz, espermatozoideak deritzen gameto arrak. Bi ugaltze-zelula horiek elkartzean, zigoto izeneko egitura sortzen da. Ernalketa barnekoa da; hau da, obulua eta espermatozoidea emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira. Izaki berriaren garapena ere emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da, eta haurtxoa bizirik eta erabat osatuta jaiotzen da. Hau da, gizakiok izaki bibiparoak gara.
  • Gametoak eratzen dira, ugaltze-aparatuko organo espezializatuetan.
  • Ernalketa gertatzen da; hau da, bi gametoak emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira, zelula bakar bat eratzeko: zigotoa.
  • Zigotoa garatzen da. Emakumearen ugaltze-aparatuaren barruan gertatzen da garapena. Zigotoa enbrioi bihurtzen da, eta hura, berriz, fetu.
  • Emakumea haur batez erditzen da. Hau da, umea erabat osatuta jaiotzen da.
  • Umea garatu egiten da. Sexu-organoak garatzen zaizkio eta pertsona heldu bihurtzen da; beraz, gametoak eratzeko eta ugaltzeko gai da.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario