Lurrazalean eta lurraren barnealdean gertatzen diren hainbat prozesuen ondorioz, sortzen da harrien zikloa. Ziklo hau dela eta, lurraren itxura aldakorra da; Lurra dinamikoa dela esan dezakegu. Batzutan, milioika urte behar dituzte prozesuak garatu ahal izateko, bestetan, aldiz, momentuan gertatzen dira.
Bi motatako ziklo geologikoak daude: kanpoko ziklo geologikoa eta barneko ziklo geologikoa.
- Kanpoko ziklo geologikoa: Euria, haizea, atmosfera, grabitatea eta erigile gehien eraginez mendietako harriak hautsi egiten dira; prozesu horri higadura esaten zaio. Geroago harri zatiak menditik behera jaisten hasten dira; prozesu horri garraioa deritzo. Azkenean hondartzetara iritsi egiten iristen diren harriak sedimentazioaren bitartez sedimentuak bihurtzen dira, hau da, harri sedimentarioak. Eta bertan hasi egiten da barneko ziklo geologikoa.
- Barneko ziklo geologikoa: Harriak itsaso barnera iritsi egiten dira, eta presio eta tenperatura handien eraginez harriak harri metamorfikoak bihurtzen dira eta geoago harri magmatikoak. Harri magmatikoak dentsitate txikoa dutenez gorantz egiten dute eta kono bolkanikotik atera egiten dira. bertan harri bolkanikoak sortzeko. Batzueta ez dira kono bolkanikoetatik ateratzen eta lur azpian geratzen dira pilatuta gas poltsatan eta bertan harri plutonikoak sortzen dira.
- Higadura: Higadura lurrazaleko gaien karraskatze eta suntsitzea da (lurra, lokatza, arroka eta beste) agente geologikoen eraginpean. Etengabeko marruskatze-lana ibaiek, euri urek, haizeak, izotzak edo itsasoak eragiten dute, grabitazioa edo izaki biziek direla-eta. Higaduraren ondorioz askatutako harri puskak ez dira toki berean gelditzen, agente berak egiten duen mugimenduari esker lekualdatzen dira, hau da, garraiatu. Garraioa burutzen duten agenteak honako hauek dira: grabitatea, ibaiak, errekak eta uharrek daramaten ura, glaziarretako izotza, itsasoko ura eta haizea.
- Garraioa: Garraio-geruza komunikazioari zuzendutako protokoloen (datuen transmisioari zuzenduta) eta aplikazioei zuzendutako protokoloen (datuen prozesuari zuzenduta) arteko bitarteko maila da. Sare- (3.maila) eta saio-geruzen (5.maila) artean kokatzen da.
- Harri sedimentarioak: Sedimentazioa prozesu geologiko bat da, non material solidoa, korronte batek garraiatua, ibaiaren, urtegiaren, nabigazio kanalaren hondoan metatzen den, edo xede horretarako eraikitako gailuan. Edozein ur korrontek, bere emariagatik, abiaduragatik eta sekzio formagatik ezaugarritua, zintzilik dagoen material solidoa garraiatzeko ahalmena du. Korrontearen ezaugarri hauetako aldaketaren batek, materiala sedimentatzea eragin dezake, edo ibilbidearen hondo edo ertzetan dagoen materiala higatua izatea. Sedimentazioa ere prozesu eolikoengatik edo grabitatearen eraginez ere gerta daiteke.
- Harri metamorfikoak: Arroka metamorfikoak edozein arroka mota (aurretik arroka metamorfikoak zirenak barne) sortu zireneko tenperatura eta presio kondizio ezberdinetan egoten direnean sortzen dira. Presio eta tenperatura hauek beti dira lurraren gainazalean daudenak baino altuagoak, eta nahiko altuak izan behar dute mineral originalak eraldatu eta berkristalizatzeko.
- Harri magmatikoak: Magma, tenperatura handiko nahasketa faseanitz bat da (bere konposaketaren arabera, 700 °C baino gutxiagotik 1500 °C baino gehiagoraino), solido (kristalak eta arroka zatiak), likido (gehienbat silikatoak) eta gasena (hidrogeno, oxigeno, karbono, sufre eta kloroan aberatsa), iturri parental baten fusio partzial edo erabatekoagatik eratua (nagusiki, mantuaren gainaldea eta lurrazalaren oinarria). Bere mineral edukiagatik, magma bi talde handitan sailka daiteke: mafikoak eta felsikoak. Oinarrian, magma mafikoek, magnesio eta kaltzioan aberatsak diren silikatoak dituzte, felsikoak, sodio eta potasioan aberatsak diren bitartean.
- Harri bolkanikoak: Arroka magmatiko bolkanikoak edo soilik arroka bolkanikoak, ur azpian edo lur gainazalean hoztutako labaz sortutako arrokak dira. Arroka bolkanikoek, testura porfirikoa izaten dute, fenokristalak pikor oso fineko ore batez inguraturik, oro har, mikroskopikoa. Sarritan, ezaugarri bezala, beira (formarik gabeko materia) izaten dute, euren hoztea oso azkarra delako. Oso ohikoak dira fluido ehundurak eta gas ihesaren ondorioz sortutako burbuilak.
- Harri plutonikoak: Arroka plutonikoak geologian, magma masa eta sakonera handian eta motel hoztu denean eratu diren arroka igneoei esaten zaie. Euren aztarntegiei plutoi esaten zaie. Euren eraketan zehar, hoztea oso motela da, kristal handien eta mineral puruen hazkuntza ahalbidetuz eta, emaitza bezala, testura heterogeneo, bikortsua emanez. AdibideaK: granitoa, gabroa, sienita, diorita eta peridotita